XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Aundinaikeria!

Aundinaikeri ikaragarria nabaitzen da bazter guzietan gaurko egunez.

Zerbait modu dutenak, diru puska bat bat dutenak alegia, arroki agertzen zaizkigu ta ez daude edozeñekin itzegiteko.

Lastima izanere langille txiroakiñ ezertan astea!.

Gañontzean alaiñ modutsu ez diranak ere, karrera bat, edo beste enpliu goi antzekon bat bereganatu dutela, ta arrokerizko galaz asko ikus oi ditugu.

Orduantxe ez dira auek ere edozeiñ.

Neronek ezagutu ditut tankera modu onetakoak.

Arteraño bitartean lagun izandakoak ere ez dituzte aintzakotzat artzen gerora.

¡Nola ba langille txiro batzuk besterik ezpadira!.

Len beren soña estaltzen zuten erropak ere ez dituzte begiz ikusi nai.

¡Gu ibiltzen giñuken ba oriek jantzita!- diote iseka antzean...

¡Emendik aurrera ez orregatik! Iñun diran fiñ eta onenak bear dituzte ezer luzituko badute.

¡Ta jakiña, orixe egin bear ba mundu guzitik!.

¿Len euskeraz, basatien izkeraz, mintzatzen giñuken ba gu e...?.

¡Asko atxitzea ukek ori egingo bagendu!.

Ta dana orrela.

Munduko jaun ta jabeak balira bezela: leporik ez dute aldatuko aldamenera gu bezelakoa agurtzeko.

¡Ortarakoxe zaudek!.

Aundinaikerizko uste zakarrez aizatu babiltz oña nun jarri ez dakitela.

Au guzia, irakurle, geure begiz sarri nabaitu deguna da.

Batere arrokeri gabeak ere asko dira zerbait modu dutenarren ere.

Ori eziñ ukatu: ¡guzitakoak!.

Euskaldunen artean baño atzerritarren artean indar aundiagoa du esan dedan gaitz onek.

Euzkadin ontarañoko aldaketarik ezagutuko zanik etzeikean esan ordea garai batean.

¡Nola ba!.

Aundinaikeri ta arrokeria beti gorrotatu dute euskaldunak.

Apalak eta kontuzkoak ziran gai ontan gure aurrekoak edesti orritan irakurtzen degun bezela.

Bata bestea baño aundiago ta gorago izaterik etzuten iñoiz ontzat artu.

Danak ziran azke, danak zindo, danak berdiñ.

Berdintasun ta zintzotasun ori etzuten iñoren menpeko edo jopu izateko, berdintasun ta zindotasun ori, guziak beren buruen jaun ta jabe zirala betetzen zuten gure aurrekoak.

Gai ontan, Bizkaitarren sendotasun ta trebetasunak mundu guzian izen aundia artu zuan.

Guzien ixpillutzat zegoan Euzkadi.

1680'garren urtean, izena Mikel Okendo jaunak, Marqués de San Willán jauntz izena edo tituloa artu nai izan zuan.

1732 garrenean, Berastegi'ko Jauna izen burutzat izatea nai zuan Jose Manuel Eskibel jaunak.

1760'garrenean Marqués de Casa Yustiz izenez ezagutzea nai zuan Manuel Manzano jaunak.

1803'garrenean, Igeldo'ko Jauna'ren izena nai zuan, Angel Perez jaunak.

Alperrik ziran ordea alegiñ guziak.

Gipuzkoa`ko Batzar nagusiak txartzat artu zuan bata bestiandikako aldaketa ori, ta ostera lenean gelditu ziran.

Ortik ikusi genezake zenbaterañokoak ziran.

Katoliko on eta sutsuen aitortza askok egiten degu gaur Euzkadin.

Ala ez geranik ez degu entzun nai iñolako moduz.

Ta bitartean, len esan degun bezela sentitzen ditugu asko ta asko.

Bi txanpon dituztela, ta aiek ez dituana, oñazpiratu ta azpiratzeko alegiñak egiñez.

Enpliu on bat duala, ta txartxeagoan pasatzen dana, aintzakotzat artu gabe buru arro ta itxuraz aurka.

Luzifer zakarra aundinaikeriak galdu zuala ez gera gogoratzen hunbait.

¡Jaunak! gizonetik gizonera ez da emen alde aundirik.

Bi urteko kontua degu ludi negargarri galbidezko ontan.

¿Ta onela ibili bear degu?.

Aundinaikeri ta arrokeriz ornituta, beragokorik aintzakotzat artzen ez degula?.

Katoliko zintzoen itxurak egin nai ditugu, nork sinisteko ordea?.

Goizparki edo Ebanjelio doneak aztertu ditzagun maiz.

Premia degula uste du.

Basarri'k.